Abenduaren 14ean, ostiralarekin eta 19:00etan, balorazio bilera egongo da Gure Etxea, kultur eraikinean. Gure herrian Euskaraldia ekimena aurrera ateratzeko antolatu diren herritarrrek, afitxetan jarri duten bezala «zure bizipenak eta hausnarketak ezagutu nahi ditugu hurrengo euskaraldia hobetzeko». Hau da, euskaraldiako antolatzaileak, Altsasun, bigarren euskaraldia bat aurreikusten dute, beraz bigarren edizio bat egongo dela ziurtatzen digute.

Ez hori bakarrik, dirudienez, Altsasu herri garrantzitsua da, Euskaraldia eta gero egin diren balorazio edo hausnarketetarako. Adibide gixa, Soziolinguistika Klusterrak, gure herria azpimarratu zuen, beste batzuekin batera, kontutan hartzeko azterketa-eremu bezala. Herritarrek 11 egun hauetan biztakoa, jaso eta datu hoiekin euskararen normalizazio edo erabilpenerako gako interesgarriak topatzea dute helburu.