Bederatzi urte pasa dira Altsasun laburmetrai txapelketa izan genuen azkeneko alditik. Gauzak asko aldatu dira geroztik, gazte asanbladan jendea joan eta etorri da... baina hurrengo urtean, Gaztewood, Altsasuko Gaztetxeak antolatutako 3.laburmetrai txapelketa herrikoia izango dugu gurean berriro ere.

Antolatzaileek dioten bezala, 2019. urtean gure herrian izango dugun ekimen kultural handiena izango da, eta horregatik aspaldi hasi ziren lanean. Urtean zehar ikusi ahal izan dugun bezala zozketak,bideoak, "Remember fest" gala urtemugan.. etab handi bat antolatu dituzte.

Orain arte, lanen dinamikaren barnean urrezko tiketak garrantzi handia izan dute. San Juan egunean Charlie eta bere Okupalumpak  aurkeztu zituzten eta  Charlie y la fabrica de chocolate filmean bezala urrezko tiketak irabazteko aukera izan dugu (eta izango dugu). Irabaziz gero 2019an ospatuko den galan 2 pertsonendako  "VIP" sarrera eskuratuko duzu. Lehenengoa San pedroko festan zozketatu zen eta bigarrena irail-azaroa bitarte sare sozialetan egon den zozketaren bitartez.

Azkeneko asteetan Gaztewoodek dituen sare sozialetatik bideo berri bat zabaldu da, non laburmetrai txapelketarekin bukatu nahi duten gaizkileak aurkezten zizkiguten.

Gaizkile talde hau "Especutorre" deritzon eraikinean antolatzen da eta bere asmoa txapelketa bertan bera geratzea da. Bideoan dioten bezala, azkeneko aldian egon zen laburmetrai txapelketaren eraginez asanblada eta autogestioa indartuak atera ziren eta hori haien interesen kontra doa. Bigarren edizioan ez zuten lortu Gaztewood oztopatzea baina oraingoan denborarekin antolatu dira eta ideia berriak dituzte.

Taldea 5 gaizkilek (eta erdi) osatzen dute:

Tricoforo

Especulation Man

Tav Woman

Magistrtator

Bukkake Minuesa

Gaizkile bakoitzak elementu errepresibo edota herritarren kontra doan sistemaren elementuren bat irudikatzen du. Horrela argi ikusi daiteke errepresio poliziala eta judiziala Tricoforo eta Magistratorekin, kapitalismoaren irudia den Especulation man, muntai polizialen eskutik datozen muntai mediatikoen adibide argia Bukkake Minuesarekin eta ingurumenaren kontrako erasoen eta herriaren kontrako proiektuen irudikatzea Tav Woman-ren pertsonaiarekin.

Hemen duzue zabaldutako bideoa:

<iframe src="https://www.facebook.com/plugins/video.php?href=https%3A%2F%2Fwww.facebook.com%2Fgaztewood.altsasu.96%2Fvideos%2F143970463241128%2F&show_text=0&width=560" width="560" height="315" style="border:none;overflow:hidden" scrolling="no" frameborder="0" allowTransparency="true" allowFullScreen="true"></iframe>

Eraso honi aurre egiteko, ostiralean, Gaztetxeak antolatzen duen pintxo potea aprobetxatuz, Altsasuko justizia liga aurkeztu zen prentsaurrekoa baten bitartez.  Justizia liga hau Basajaun, Aitona Yoda, Altsasu kapitaina, Prekarietate Girl eta Katisa osatzen dute. Prentsaurrekoan, hasteko, elkartzeko beharra ikusi dutela aipatu zuten; gaizkileei aurre egiteko eta laburmetrai txapelketa aurrera ateratzen dela zihurtatzeko. Baina, haiek bakarrik ezingo dute eta laguntza eskatu dute.

Laguntzeko modua oso sinplea da, laburmetraiak egitea txapelketara aurkezteko, hurrengo baldintzak betez:

·         Martxoaren 31 baino lehen aurkeztea

·         MP4 formatua

·         15 minutuko iraupena gehienez

·         Mugikorrarekin grabatuz gero horizontalean grabatzea

·         Aurkezteko Gaztetxea pen drive edo DVD batean, aurrerago beste bide batzuk zabalduko dituzte.

Bukatzeko zalantzak izanez gero Gaztetxeko kideei galdetu ahal zaiela behar izatekotan gogorarazi dute.

Pertsonai hauek lehen aipatutako gaizkilek irudikatzen zutenaren kontrakoa irudikatzen dute. Natura, okupazioa, pentsionistak, gazteria edo herriaren ideiak, besteak beste, argi ikusten dira pertsonai hauen jantzietan.

Hona hemen prentsaurrekoaren bideoa:

https://youtu.be/XnFh21K8e9I

 Bi bideo hauekin Gaztewood antolatzen dabilen lantaldeak bide berri bat irekitzen du hurrengo urtean izango den txapelketaren promozioan. Historia honen lehengo pasarteak izan ditugu oraingoan, baina asteak pasa ahala gure herriko super heroi eta gaizkileak gehiagotan ikusteko aukera izango dugu.

ARGIAK, KAMARAK ETA AUTOGESTIOA.