Abenduko lehenengo astea aldarrikapenez beteta hasi da. Atzo, astelehena, eta Nafarroan jai eguna zela aprobetxatuz, kontzentrazioa deitu zuten pentsionistek 1080€ko pentsio duinak eta 1200€ ko S.M.I aldarrikatzeko.

Deialdi honen berezitasuna belaunaldi-artekoa izatera  deituta zegoela da; eta eguraldia eta zubiak ez bazuten lagundu ere, gazte talde txiki bat kontzentraziora batu zen pentsionistekin batera pentsio duinak aldarrikatzeko.

Antolatzaileek banatutako orrietan ikusi daiteken bezala; Nafarroan gaur egun 1737.094 pentsionista daude eta horietatik 77.057 400 baino gutxiago-1000€ bitarte kobratzen dute, non alarguntzena  eta emakumeenak  gailentzen dira.

Pentsioen  igoera eskatzeaz gain,  2013 eta 2013 urteetan PSOE-PP-CCOO-UGT aurrera eraman zuten pentsioen erreforma bertan behera geratzea aldarrikatzen dute ere.

Prekarietatea gehien bat emakumeak eta gazteak pairatzen ari dutela diote eta honekin bukatzeko 1200€ ko S.M.I a ezartzea eta 2012ko lan erreforma bertan behera geratzea aldarrikatzen dute.

Bukatzeko jende guztia pentsio duinen aldeko borrokara batzera deitu zuten, ez delako pentsionisten borroka bakarrik. Eta deialdiekin jarraituko dutela aitortu zuten.

Hona hemen kontzentrazioan banatutako testua: