Urdiaingo gaztetxearen mustutzetik astebetera elkartu gara Sakanako Gazte Asanblada ezberdinak, bailaran proiektu berri bat martxan jartzekotan dago: Urdiainen ere proiektu askatzaile bat jaio da, gaztetxea.  Halako gune gehiagok ere bide oparoa egin dute Sakanan, eta, autogestioa oinarri, proiektu ezberdinak garatu ditugu: gazteok antolatuz, gazteon arteko harremanak sendotu eta kolektiboki boteretzeko balio izan digu, herriei eskaintza ezberdinak emateko, gazte zein gainontzeko zapalduen problematika ezberdinak lantzeko…

Baina ezin dugu esan arazo eta oztoporik gabeko bidea izan denik. Erasoak ere jasan ditugu, Estatuaren indar aparatuengatik batez ere: Gaztetxearen miaketa Olaztin, gaztetxera sartzeko saiakera Altsasun, isunak, jarraipenak, mehatxuak... gazte asanbladetako kideoi. Era berean, ezin ahaztu Iruñeko Maravillas Gaztetxea: Hutsik zegoen eraikinari bizia eman eta auzoarentzako gune aske bat eskaini arren, kapitalaren oinarriak zalantzan jartzeagatik desalojatzen saiatu direna.

 

Argi uzten digute gure gainean egongo direla haiek markatutako eskemetatik kanpo inor antolatuz gero. Argi uzten digute zer diren Estatuaren indar aparatuak, egungo sistemaren bermea direla, burgesiaren mesedera dauden indar errepresiboak direla. Errepresioak duen funtzioa sistema hau zalantzan jartzen duen edonor kikildu eta geldiaraztea dela ondo dakigu gazteok, askotain egin baitugu arazo honekin topo. Errealitate honekin konformatzen ez dena eta berau aldatzeko konpromezua artzen duenak ezagutzen du errepresioa.

 

 

Gazte izanda, gizarte honetako gauza gehienak “emanak” etorri zaizkigu, egungo gizartearen sorkuntzaren gauza gutxi bizi izan ditugu. Baina “emanak” etorritako gauzak ere aldatu daitezke, gure ustez ez dago ezer betidanik eta ez dago ezer betirako, gautik hasita eraiki behar dugu nahi dugun etorkizuna. Zentzu honetan, sistema kapitalistak sortzen duen gizarte ereduak, ezinbestean, sistema honekiko ukapena eragiten du sektore askotan. Eta hau nabari handia da gazte langileongan, gure errealitatea aldatzeko xedez ukapen hori gizartea aldatzeko borrokara eramaten gaituena.

 

Aipatutakoagatik dago determinatuta bizi dugun jazarpen maila, beste gizarte eredu baten alde borrokatzearen ondorioa da. Euskal Herriko gazteok ondo baino hobeto ezagutu dugu eta ezaguten jarraitzen dugu errepresio politikoaren karga, eta horregatik dakigu hain ondo erasoen aurrean elkar babesteak duen garrantzia. Funtsezkoa da errepresioari guztion artean erantzutea, gizarte hau aldatu nahi baldin badugu, erasoek ito ez gaitzaten.

 

Guzti honengatik, OSPA! Eguna bezalako ekimenak behar beharrezkoak ikusten ditugu, gure buruak babestera bidean, errepresioa ikusarazi eta salatzea ezinbestekoa baita. Eta hala izanda, dei egiten diogu Sakanako zein Euskal Herriko gazteriari Irailaren 1ean Altsasura etorri eta OSPA! Egunean parte hartzeko.

 

Errepresioaren aurrean, Kolektiboaren indarra!

 

Alde Hemendik!